CONCIERTO DE ARANJUEZ, RODRIGO


Datak: 2018/04/04

Aretoa: Euskalduna - Auditorium

Helbidea: Avda Abandoibarra, 4

Herria: Bilbao


Sarrerak erosi

Egitarauko obra nagusia Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertua da, Rolando Saad gitarra-jotzailearen obra fetitxea. Hain zuzen ere, Saadek bi milioi ikus-entzulerentzat baino gehiagorentzat jo izan du obra hori, 900 alditan baino gehiagotan, Europako areto nagusietan eta orkestra ospetsuekin; besteak beste, Londresko Royal Philharmonic Orchestrarekin. Rolando Saadek gitarra jotzeko duen modu birtuosoak obraren espiritu alaia harrapatzen eta helarazten dio entzuleari, eta Aranjuezko parkeetan igarotako egun zoriontsuen oroitzapena ere transmititzen du, musikarako sekula idatzi izan den gitarraren eta orkestraren arteko elkarrizketarik ederrenean.

Gitarra eta orkestrarako idatzitako Fallaren Maitasun sorgindua eta Carmen lanek osatzen dute musika espainiarrari eskainitako gau zoragarri eta magiko hau.